EZAGUTU GAITZAZU

2008an jarri zen martxan Gakoak, Idoia sortzailearen pasioetako baten ondorioz. Denda/estudio polit eta garaikidea Gernika-Lumoko erdigunean. Bertan dekorazio eta interiorismo proiektuak egiten dira eta etxerako marka eta produkturik onenetako batzuekin egiten dugu lan.

Asko gustatzen zaigu gure lana. Proiektu bakoitza bakartzat hartzen dugu, eta berezko espazioak diseinatu eta sortzen ditugu. Gure saririk handiena bezeroa pozik izatea da.

Bezeroak unean-unean behar duen zerbitzua eskaintzen dugu, altzari jakin bat saltzetik hasi eta bere etxebizitza osorik eraberritu arte. Bezeroari behar duen guztian laguntzen diogu bere ametsak errealitate bihurtzen.

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean dugun natura ikusgarriaren eraginez, uste dugu guztiok eman behar diogula gure aletxoa planetari, eta Gakoak enpresatik beti saiatzen gara gure produktuak eta gure proiektuetan proposatzen ditugun irtenbideak hurbilekoak, iraunkorrak eta naturalak izan daitezen.

Gakoak Interiores Idoia fundatzailearen ilusio baten emaitza da, pasio baten emaitza

Enpresen administrazio eta zuzendaritzan lizentziaduna, administrazio eta finantza munduan hasi zuen bere ibilbide profesionala. Hamar bat urteren ondoren, bere bizitza profesionalari bira bat ematea eta bere ametsa errealitate bihurtzea erabaki zuen: diseinuan, interiorismoan eta dekorazioan lan egiten zuen enpresa bat sortzeko trebatuz.